2009/10/21

Gehiago gerta ez dadin errespontzabilitateak eskatu behar zaie bai gurasoei, (haurrei entzun egin behar zaielako ikastolara ez dutela joan nahi esaten dutenean eta horren zergaitia aztertu) ikastetxeko irakasle eta zuzendaritzakoei, (askotan ezer ez dutela ikusten esaten dutelako) eta haurraren ikaskideei eta beraien gurasoei. Bullying-a akoso mota bat da eta hori ondo ulertzeko zer den jakin behar dugu bullying-a.
Haurrek jasaten duten eraso bat dela ikusi ondoren, zelako motako erasoak eta zergaitik gertatzen diren aztertu beharko genuke eta horretarako aurkitu dudan artikuloa interesgarria iruditu zait. Biktima hauek, beste haurrak baino aluzinazioak izateko arrisku gehiago dute, horrez gain, suizidioa ere or dago. Badaude ikerketa batzuk, eraso hauek jasaten dituzten haurrek (eta baita erasotzaileek ere) beraien buruarekin beste egiteko arrisku gehiago edo horrelako pentsakera gehiago dutela adierazten dutenak. Yale school Medicine-ko ikerlari batzuk probabilitate hau ikertu zuten Kanada, Estatu Batuak eta Europako hainbat herrialdetan eta ikertu zituzten haur gehienetan agertzen zen suizidioarekin zerikusia zuen pentsamenduren bat. Denok ezagutzen dugun kasu ezagun bat Jokin-ena da. Mutiko honek ezin izan zuen jasan gertazen ari zitzaion guztia eta azkenean bere istorioa tragedia batetan bukatu zen. Horrelakorik gehiago gerta ez dadin aholku batzuk aurkitu ditudaz eta agian erabiliz gero, baliagarriak izan daitezke.
Haur guztiek ez dute jasatzen eraso hauek. Zein da arrazoia? Nolakoa da biktima hauen izaera? Ikusten den bezela pertsona hauen izaera, besteak beste, humila da eta ez dira gai inori minik emateko. Denok dakigu akosoa existitzen dela baina ixilpean mantentzen da, zergaitik?
Aipatu beharra dago, ikastetxetan gertatzen diren izkanbila guztiak ere ez dela bullying-a, nola detektatu noiz den arasoa eta noiz ez? Artikulu hau interesgarria iruditu zait. Han eta hemen informazioa aurkitzen ibili nahiz eta beste herrialde batera heldu naiz: Chilera hain zuzen ere. Han ez da oso ezaguna arazo hau eta erreportai interesgarri bat aurkitu dut hango egoera azaltzen dutenak. arikulu gehiago daude eta homofobiaren kontrako erreportai bat ere badago eta mutiko horrek zer jasan duen eta oraindik zer hari den jasatzen azaltzen du. Bukatzeko, eraso mota honen lau kasu ezberdinen istorioarekin bukatuko dut.
Kaixo,Ainhoa Aranbarri naiz eta nire gaia bullying-a izango da eta gehiago gerta ez dadin hauek dira interesgarriak iruditu zaizkida helbideak:
1) zer da bullying-a
2) zer motatako erasoak eta zergaitik
3) haur hauek aluzinazioak izateko arriskua dute
4) suizidiora eraman daiteke
5) Jokin-en kasua
6) aholku batzuk
7) nolakoa den biktimaren izaera
8) ixilpean mantentzearen zergaitia
9) noiz da erasoa eta noiz ez
10) kasu errealak